Herritarrek ez dute maskararik jantzi beharko garraio publikoan gaurtik aurrera

Txintxarri Aldizkaria 2023ko otsailaren 8a

Manttangorri hiribusa.

Indarrean da Espainiako Ministroen Kontseiluak atzo sinatutako akordioa: herritarrek ez dute zertan maskara jantzi beharko garraio publikoa erabiltzerakoan. Halaber, optika eta ortopedietan ez da derrigorrezkoa izango, baina osasun zentro, farmazia eta ospitaleetan, bai.