Sexuen Elkarbizitzarako Emakumeen Zentroko ikastaroen eskaintza iragarri du udalak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ots. 7a, 17:35
Argazkia: Lasarte-Oriako Udala

Ekainera arteko ikastaroen berri eman du Lasarte-Oriako Udalak. Horietan aritzeko izen ematea datorren astean egin beharko dute interesdunek; hilaren 13tik 15era.

Ikastaroen eskaintza zabala egin du aurten ere Sexuen Elkarbizitzarako Emakumeen Zentroak, eta horien berri eman dute udal ordezkariek, prentsaurrean. Aurten ere ohiko ikastaroak izango dira, eta, noski, baita emakumeentzako Jabetze Eskolakoak ere. Azken horren gainea honako hau adierazi du Agustin Valdibia alkateak: “Zentro honetan lanean jarraitzen dugu emakumeek topaleku bat izan dezaten beren ahalduntzea garatu ahal izateko, horretarako sortu da eskola berri hau”. Ikuspegi feminista batetik emakumeen ahalduntzea sustatzea da aipatu eskolaren ardatz nagusia. Bertan eskainiko diren ikastaroekin udalerrian dauden emakumeen dibertsitatera iristea dute helburu.

Izen ematea hilaren 13tik 15era

Eskaintza erakargarri zaien ikastaroan (edo bat baino gehiagotan) parte hartu nahi dutenek datorren astean egin beharko dute izen ematea: otsailaren 13tik 15era. Ohi bezala, aurtengoetan ere Lasarte-Orian erroldatuta nahiz erroldatu gabe dauden pertsonek parte hartu ahal izango dute, nahiz eta lehentasuna duten erroldatutakoek.

Bi modutan egin ahalko dute izen inskripzioa. Zentrora bertaratuta izango da aukera horietako bat. Bide horretatik egin nahi dutenek, ordea, kontuan izan beharko dute zentroaren ordutegia: 09:30etik 13:00etara eta 15:30etik 19:30era. Bestalde, sarean ere egin ahal izango dute, www.lasarte-oria.eus atarian. Honako urratsak jarraitu beharko dituzte: Zure zerbitzura/Egoitza elektronikoa-udal tramiteak/ Zerbitzu sozialak/Emakumeen Zentroa. Ohartarazi dute eskaintzen diren plaza kopurua baino izen emate gehiago gertatzen diren ikastaroetan, zozka bidez banatuko direla partehartzeak; hilaren 17an egingo lirateke zozkak. 

Honako ikastaro hauen eskainiko dituzte Jabetze Eskolan:

  • Antzerkia (otsailetik ekainera): astelehenetan, 17:00etatik 19:00etara - gaztelaniaz - 51,00 euro
  • Biodantza. Dantzatu (ezazu) indarra (otsailetik ekainera): asteazkenetan, 9:30etik 11:00etara - elebiduna - 38,25 euro
  • Zugandik: Sormen artistiko eta terapeutiko argazki tailerra (martxotik maiatzera): asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara - euskaraz - 10 euro
  • Gorputz kontzientziatik mugimendu askera (otsailetik apirilera): astelehenetan, 15:30etik 17:30era - euskaraz - 10 euro.
  • Emakume migratuen topagunea (otsailetik ekainera): ostegunetan, 16:15etik 18:15era - gaztelaniaz- doakoa.
  • Indarkeria gabeko gune askeak (otsailetik ekainera): astelehenetan, 15:00etatik 17:00etara - gaztelaniaz - doakoa.
  • Eskola feminista (otsailetik ekainera): ostiraletan, 16:00etatik 18:00etara - elebiduna - doakoa
  • Lasarte-Oria: Istorio zumez egina dokumentalaren aurkezpena egingo dutela ere iragarri. Ekainean izango dela aurreatu duten arren, data zehatzik oraindik ez. 

Ohiko ikastaroak, berriz, hauek: 

  • Gorputza entzuten eta sentitzen ikasiz: astelehenetan, 10:00etatik 11:00etara - euskaraz - doakoa. 
  • Jantzi konponketak eta patroiak: astelehenetan, 16:00etatik, 18:30era - euskaraz - doakoa
  • Bitxiak: astelehenetan, 16:00etatik 18:00etara - gaztelaniaz - doakoa.
  • Kantua: asteartetan, 11:45etik, 13:15era - euskaraz - doakoa. 
  • Batuka: ostegunetan, 11:15etatik 12:00etara eta 12:15etatik 13:00etara - doakoa.
  • Zaindu zure gorputza: ostiraletan, 10:00etatik 11:00etara - gaztelaniaz - doakoa. 
  • Egunerokotasunerako psikologia: asteartetan, 16:00etatik 17:00etara, gaztelaniaz, eta 17:00etatik 18:00etara, euskaraz - doakoa.
  • Eskulanak: astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara - elebiduna - 51 euro.
  • Ehoziriak: asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara - elebiduna - 43,96 euro. 
  • Tai-xia: asteazkenetan, 18:00etatik 19:00etara - euskaraz -. 21,98 euro. 
  • Hipopresiboak: ostegunetan, 15:00etatik 16:00etara - euskaraz - 44,55 euro. 
  • Yoga: ostegunetan, 09:30etik 11:00etara - euskaraz - 38,25 euro. 

Ikastaroen gaineko informazio gehiago eskatzeko edota edozein zalantza argitzeko Emakumeen Zentrora joan behar dute herritarrek, Aralar plaza 5 helbidean dago, eta honako ordutegian aurkituko dute zabalik: 9:30etik 13:00etara eta 15:30etik 19:30era. Horrez gain, emakumezentroa@lasarte-oria.eus helbidera ere idatzi daiteke, eta baita 943-36 39 58 telefono zenbakira deitu.