Ate irekien saioa egingo dute bihar Oriarte Landaberri eraikinean

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ots. 7a, 10:45
Oriarte Landaberri eraikina.

Datorren asteko astelehenean zabalduko dute herriko ikastetxeetan matrikulazio epea, hilak 13. Oriarte BHI institutuak, horren aurretik, ate irekien saio bat egingo duela iragarri du, Landaberri eraikinean, bihar, 17:30etik 18:30era. 

Informazio gehiago nahi dutenek Oriarteren webgunea kontsulta dezakete. Hauek dira Oriarte BHIren bi eraikinak:

Oriarte Landaberri
  • Helbidea: Pintore kalea, 2
  • Telefono zenbakia: 943-89 94 94
  • Mailak: DBH 1 eta 2
Oriarte Larrekoetxe
  • Helbidea: Buenos Aires aldapa, 1
  • Telefono zenbakia: 943-89 94 92
  • Mailak: DBH 3-4 eta Batxilergoa