ESKUALDEA

Ilargi tabernan eros ditzakete herritarrek 40 Minutu Rock jaialdira joateko autobus txartelak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ots. 7a, 08:00

Ernai erakundearen Buruntzaldeko taldeak autobusa antolatu du hilaren 25ean 40 Minutu Rock elkartasun jaialdira joateko, Durangora (Bizkaia). Interesa duten lasarteoriatarrek Ilargi tabernara joan beharko dute izena ematera. Tiket bakoitzak 13 euro balio ditu eta Bizum bidez egin behar dute ordainketa erosleek, 620 62 75 53 telefono zenbakira. "Azkar ibiltzeko" ohartarazi dute antolatzaileek.

Izena emateko gainerako herri eta tokiak hauek dira:

  • Andoain: Irunberri.
  • Hernani: Garin.
  • Usurbil: Aitzaga.