Imanol Jimenez omendu du Oaintxe in deu! txarangak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ots. 4a, 20:35

Santa Ageda koplen ondoren, Zabaleta Auzolan bizilagun elkarteak antolatuta, bazkaria egin dute Otegi sagardotegian. Hori girotzeko ardura Oaintxe in deu! txarangak izan du eta kide zuten Imanol Jimenez auzokideari omenaldia egiteko baliatu dute aukera aurten ere. Santa eskean ibilitakoekin bat egin dute Otegin, eta elkarrekin aritu dira. Gainera,  txarangak sortutako abesti bati hitzak jarri dizkiote eta estreinakoz jo dute sagardotegian zeudenei banatu, eta abesteko eskatuta. Sagardotegi menuaz giro atseginean gozatu dute  elkartu diren 60 bat lagunek. 

Tolosatik Lasartera
Lasartetik Tolosara
Inauteriak iritsi dira
etorri gurekin kalera.

Tolosatik Lasartera
txori bat heldu da kantari
bi masailak puztuta dio:
Inauteriak dira!!!

Oraintxe in deu txarangaren atzetik
gerritik helduta dantzan
gora, behera, behera, gora
musikaren erritmora.

Oaintxe in deu txarangaren atzetik
do, re, mi, fa, sol, la, si
Tolosa, Lasarte, bi herri, Imanol
Gora Inauteriak!

Erlazionatuak

Oaintxe in deu txarangaren abestia

Txintxarri Aldizkaria 2023 ots 04 Kultura