Lasarte-Oriako PSE-EEk parte hartze prozesu bat abiatu du maiatzeko Udal Hauteskundeetarako programa prestatzeko. Hala, datozen asteetan auzoz auzo joango dira herritarren proposamen edo ideiak biltzen. Lehen geltokia Zabaleta izan da. Basotxo plazan jarri dute karpa eta bertan izan dira, 11:00etatik 13:00etara, Agustin Valdivia alkatea eta egun alderdiak dituen zinegotziak, alderdiko beste ordezkari batzuekin batera. Gaur zortzi gauza bera egingo dute Zatarainen.