Lurra, esna zaitez!

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ots. 3a, 20:17
Makilak ia zeruraino altxa dituzte Sasoetako ikasleek.

Ospakizun eguna izan da gaurkoa herriko ikastetxe gehienetan. Oles egin dute Sasoetan, Santa Ageda bezpera egunaren bezperatan. Garaikoetxea Landaberrin eta Landaberrin, berriz, kaldereroz mozorrotu dira, inauteriei ongietorri beroa egiteko. Makilekin nahiz zartagiekin, bien helburua izan da berbera: neguko lozorrotik esnatzea lurra, urte sasoi honetako tonu ilunak lore koloretsuek estal ditzaten. 

Erlazionatuak

Oles egin dute Sasoetako patioan

Txintxarri Aldizkaria 2023 ots 03 Kultura