Ohorezko B Mailako Gesalaga Okelan Zarautzek berdinketa lortu zuen igoeraren bidean

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ots. 3a, 09:50
Gesalaga Okelan Zarautz Beltzak taldea, Michel kirol guneko zelaian jokatutako partidan. Artxiboko irudia.

Ohorezko B Mailako Gesalaga Okelan Zarautzek hasi du bigarren fasea. Espainiako Ligako iparraldeko A multzoan lehiatu du lehen itzulia Zarauzko taldeak, eta bigarren sailkatu da. Horri esker, elite taldean dago eta igoera izango du jokoan. Berrikuntza horrez gain, taldeak kide berri bati egin dio ongietorria, Jon Ander Puertas herritarrari

Fase berriko lehen jardunaldian Santanderrera egin zuen bidaia Zarauzko taldeak Mazabi Santander Independiente RC taldearen aurka jokatzeko eta 24na berdindu zuten. 

Neurketa gogorra izan zen. Martxa hartzea kosta egin zitzaion Zarauzko taldeari eta galtzen hasi bazen ere, alde txikiarekin amaitu zuten beltzek lehen zatia, 10-17. 

Bigarrenean, Santanderrek gogor ekin zion erasoari eta 17nako berdinketa eskuratu zuen. 68. minutuan zarauztarrek lortutako entsegu eta gauzatzeari esker, aurre hartu zuen berriro. Tamalez, bi txartel hori eta kontrako zigor entseguak berriro berdindu zuen lehia, 24na. Partidak ihes egiteko aukera ere izan zen azken minutuetan, aurkariak sartu ez zuen zigor ostiko batekin.

Euskadiko selekzioa

Eta Santanderren lehiatu zen ere Paola Vega herritarra, urtarrilaren 29an. Espainiako Selekzio Autonomikoen Txapelketako lehen jardunaldian parte hartu zuen lasarteoriatarrak Euskadiko selekzioarekin. Kantabriaren aurkako lehian 0-83 gailendu zen Euskadi. Vega bigarren zatian atera zen zelaira.