LOKEko gimnastek hitzordu bikoitzarekin emango diote hasiera txapelketen denboraldiari

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ots. 3a, 08:00
Denboraldi amaierako erakustaldiko irudia.

Indartsu hasiko dute Lasarte-Oriako Kirol Elkartearen  (LOKE) gimnastek denboraldia. Amateur txapelketako lehen fasea zein benjamin mailako topaketa izango dituzte, asteburuan. Gimnastika taldeko kideak irailetik dabiltza lanean eta tapizean euren ikuskizunak erakusteko lehen hitzorduak dituzte

Amateur mailako kideak Labegaraieta kiroldegian batuko dira bihar, hilaren 4an, larunbatarekin, egun osoko jardunaldian.  Goizean senior eta jubenil mailako kideak izango dira lehian; arratsaldean, aldiz, kadete mailakoak.

Bakarka, bikoteka eta taldeka aterako dira parte hartzera LOKEko kideak eta mailaren arabera, pilota, uztaia edo mazoekin egin beharko dute lan:

Senior A maila Senior B maila Jubenil A maila Jubenil B maila Kadetea A maila Kadete B maila
• Garazi Gomez Pilota

• Paula Martinez Pilota

• Yohana Reyes Pilota (Bikotea)

• Mirian Prieto Uztaia

• Aitana Molano Uztaia

• Iraia Berasarte Uztaia (Bikotea)

• Maria Polina Uztaia (Bikotea)

• LOKE Mazoak

• Maitane Sarmiento Pilota

• Saioa Boyero Pilota (Bikotea)

• Ane Lopez Pilota (Bikotea)
• LOKE 1 Pilota
• LOKE 2 Pilota

Martxoaren 18an, txapelketako bigarren fasea jokatuko dute Ibarran eta bi jardunaldietako puntuaketak batuta Gipuzkoako txapelketako partaideak ezagutuko dira. Hitzordua maiatzaren 20an izango da.

Esku hutsik 

Taldeko txikiek ere urteko lehen lehiaketa jokatuko dute hilaren 5ean, Hernaniko kiroldegian. 

Benjamin mailako gimnastek lehen faseko saioari egingo diote aurre. Herriko gimnastek hiru talde (Landaberri, Ekintza 1 eta 2) eta bakarkako bat (Amets Salvador) aurkeztuko ditu eta guztiek esku hutsik egingo dute lan. 

Horiek ere martxoan izango dute bigarren fasea, hilabete horretako 11. egunean.