Taula Xake Kluba garaile izan zen Zumaian

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ots. 3a, 09:35

Lasarte-Oriako Taula Xake Klubeko kideak pausoz pauso euren helburua lortzeko lanean ari dira, bigarren mailara igotzea. Denboraldiko lehen bidaia egin zuten urtarrilaren 28an Zumaiara. Lehia gogorra espero zuten herritarrek; zumaiarrek ez zuten partidarik galdu lehen bi jardunaldietan eta bigarren postuan ziren. Alabaina, Lasarte-Oriako laukotea 3-1 gailendu zen

Jose Ignacio Echeverria, Juan Cruz Figueras, Alejandro Sanchez eta Juan Luis Varelak osatutako laukoteak ez zuen lan erraza izan; Oscar Aizpurua, Iñaki Arrieta, Miguel Angel Aguado eta Valeria Baez izan zituzten aurkari, hurrenez hurren. 

Taulako kideek denboraldiaurreko lanaren fruitua erakutsi zuten. Sanchez eta Varela euren partidetan nagusi izan ziren; Echeverriak eta Figuerasek, aldiz, berdinduta amaitu zituzten euren lehiak.

Garaipenari esker, sailkapeneko hirugarren postuan kokatu da herriko xake taldea.