Eguzki ISU Leihoak taldearen hutsegiteek Laskoraini eman zioten garaipena

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ots. 2a, 15:48

Eguzki ISU Leihoak taldeak Laskorain KEren aurka jokatu zuen asteburuan. Jon Arozenaren taldeak lehen zatian egindako akatsek erabaki zuten partidaren norabidea. Tolosarrak 1-4 izan ziren garaile.

Eguzki ISU Leihoak taldeak Laskorain KEren aurka jokatu zuen pasa den asteburuan. Jon Arozenaren mutilek lehen zatian egindako akatsek erabaki zuten partidaren norabidea. Tolosarrak 1-4 izan ziren garaile.

Bi taldeak gogotsu atera ziren Maialen Chourraut kiroldegiko kantxara eta partida parekatua izango zela zirudien. Alabaina,  etxekoek defentsan hiru hutsegite izan zituzten lehen zatian eta Laskorainek ez zuen aukerarik galdu; horietaz baliatu zen markagailuan aurrea hartzeko, 0-3.

Horren ostean, Eguzkik aurrerapauso bat eman eta erasora jo zuen. Jokoa hobetu eta lehen zatian baino aukera gehiago sortu zituen. Horietako batean, gainera, gola sartu zuen.

Laskorainek ez zuen garaipena eskuetatik joaten utzi nahi eta ederki defendatu zuten lortutako aldea. Horrez gain, beste behin ere etxekoen atea zulatzea lortu zuten (1-4), eta garaipeneko puntuak eraman zituzten Tolosara.

Garaipen bakarra

Areto futboleko denboraldia ere bigarren zatian sartu da. Gipuzkoako 2. mailako ligako taldeek hilaren 21ean jokatu zuen itzuli berriko lehen jardunaldia eta sailkapeneko azken postuan egingo dio aurre Eguzki ISU Leihoakek txapelketako fase honi.

Jon Arozenaren taldeak garaipen bakarra erdietsi du aurtengo ligan. Hala ere, denboraldi hasieran prestatzaileak azaldu modura, jokalari gazte eta berri ugari batu ziren Eguzkiren bigarren taldera eta helburu nagusia "horiei erakutsi eta hobetzen laguntzea" da.