Martxoaren 8a antolatzeko bilera irekia egingo du Asunak talde feministak gaur, Xirimirin

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ots. 3a, 08:15
Mugimendu feministak manifestazio jendetsua egin zuen iazko Martxoaren 8an.

Hilabete eskas falta da Martxoaren 8rako, Emakumeen Nazioarteko Egunerako. Data horretan "kaleak hartu" eta "borroka feministaren aldeko aldarria" egingo duela adierazi du Asunak taldeak, eta iragarri bilera ireki bat aurrera eramango duela gaur arratsaldean, Xirimiri elkartean, 18:00etan, zer eta nola egin antolatzeko. "Ahots eta norbanako ezberdin eta anitzen hitza entzun nahi dugu, elkarren artean saretu eta aliantzak sortu zaintza, kolektiboa eta komunitatea erdigunean jarrita".

"Adin guztietako herritarrak" gonbidatu dituzte bilera ireki horretan parte hartzera.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de aSUnak🔥🌿💜 (@asunak.taldea)