Biyak Bat egoitzan herritar andana bildu da, iruzurrak eta lapurretak saihesteari buruzko hitzaldian. Ertzaintzako bi agentek makina bat aholku eman dizkiete herritarrei. Solasaldira bertaratutakoek adi entzun dituzte poliziaren jarraibideak, eta bukaeran zenbait galdera egin ere bai.