Ikerketa eta intriga, haurrentzat nahiz helduentzat

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ots. 3a, 08:00
'Inspector Sun y la maldición de la viuda negra' etzi proiektatuko dute gure herrian, 17:30ean.

Inspector Sun y la maldición de la viuda negra eta Al descubierto filmen emanaldiak izango dira otsaileko kartelerako aurrenekoak. Haurrei zuzendutakoa da lehena, eta helduentzat bigarrena. Etzi emango dituzte bi pelikulak, kultur etxean, 17:30ean eta 19:00etan, hurrenez hurren. 

Bi pase horietarako sarrerek 4 eta 6 euro balio dituzte, hurrenez hurren. Kultur etxeko leihatilan zein Kutxabank Sarrerak atari digitalean eros daitezke. Formatu desberdineko bi film izanagatik, biek ala biek jorratzen dituzte ikerketa eta intriga. 

Asteburu honetan emanaldi gehiago aurrera eramango dituzte eskualdeko aretoetan: 

Bastero (Andoain)

  • 'The Amazing Maurice': bihar eta etzi, 17:00etan.
  • 'Lobo feroz': bihar, 19.30ean eta 22:00etan; eta etzi, 19:30ean.

Biteri (Hernani)

  • 'El cuarto pasajero': gaurtik astelehenera arte (bi egunak barne), 22:30ean.
  • 'Snow queen': gaur eta bihar, 16:30ean.

Cinesa (Usurbil)

Filma Egunak Orduak
Avatar: el sentido del agua Gaur, bihar eta etzi 16:00 (3D), 18:00, 20:00 (3D), 21:00 (3D).
Babylon Gaur, bihar eta etzi 21:05.
Knock at the cabin Gaur, bihar eta etzi 17:00, 19:30, 22:00.
M3GAN Gaur, bihar eta etzi 20:20, 22:45.
The banshees of Inisherin Gaur, bihar eta etzi 15:45, 18:30, 22:00.
Puss in boots: the last wish Gaur, bihar eta etzi 15:55, 18:30.