Bidelariei lagunduko dieten Bidelagunak behar dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ots. 2a, 11:00
Solaskide egitasmoan parte hartzen ari den taldeetako bat.

Solaskide egitasmoa aurrera eramaten ari dira Ttakun Kultur Elkartea eta Lasarte-Oriako Euskara Zerbitzua, herritarren artean euskaraz hitz egiteko ohitura bultzatzeko. Partaideek bi rol hauetako bat har dezakete: Bidelari, euskara praktikatu nahi duten pertsona; edo Bidelagun, hizkuntza horretan jarduteko urratsak egiten ari denari laguntzen diona. Azken funtzio hori hartuko duten lasarteoriatarren bila ari dira antolatzaileak.

Bidelagun izan nahi duten herritarrek kultura@ttakun.eus helbide elektronikora idatzi edo 695 78 53 89 telefono zenbakira dei dezakete, izena eman eta informazio gehiago eskuratzeko.