Buruntzaldea IKTko igerilari gazteek lan ona egin dute Alebinen Teknifikazio Sarian

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ots. 1a, 15:15
alebin Teknifikazio Sarian parte hartu zuten Buruntzaldea IKTko igerilariak. Arg.: Buruntzaldea IKT.

Buruntzaldea IKTren bost igerilari Alebinen Teknifikazio sarian lehiatu ziren hilaren 29an, Azpeitian. Igerilari gazteek marka berriak lortzeaz gain, txapelketa ezberdinetarako sailkapen markarik ere lortu zuten.

Igeriketa taldeko Itxaso Iparragirre, Oihan Matute, Ibon Elola, Kimetz de la Cruz eta Iñaki Garcia kideek Alebin TEknigikazioa sarian parte hartu zuten Azpeitiako igerilekuan.

Buruntzaldea IKTren arduradunek azaldu dutenez, "Jardunaldi hau Saria baino gehiago denbora hartze saio bat izanik, gustura atera ginen gureek egindakoekin". 

Igerilari bakoitzak bi proba burutu zituen banaka eta euren markak ontzea lortu zuten. Hauek izan ziren lortutako markak:

  • Itxaso Iparragirre: 200 m. lau estilo, 3.20,81 eta 100 m. lau estilo, 1.33,44.
  • Kimetz de la Cruz::  200 m. bizkar, 2.48,02 eta 100 m. lau estilo, 1.28,23.
  • Oihan Matute: 100 m. bular, 1.21,07, 200 m. bular, 2.58,50 eta 4x100 m. libreko postan, 1.05,95. 
  • Ibon Elola: 100 m. tximeleta, 1.19,31 eta 100 m. lau estilo, 1.15,85.
  • Iñaki Garcia: 200 m. bizkar, 2.25,79, 100 m. libre, 59,52 eta 4x100 m. lau estiloko bizkar postan, 1.06,92.

Oihan Matute, Ibon Elola eta Iñaki Garcia, gainera, euren probetako lehen postuetan izan ziren eta Itxaso Iparragirrek laugarren amaitu zuen lau estiloko 200 m. proba. 

Horrez gain, mutilek 4x100 m. libreko zen lau estiloko erreleboak egin zituzten eta bigarren eta hirugarren postuak eskuratu zituzten, hurrenez hurren.

Gutxieneko markak 

Egindako lanari esker, Iparragirrek Udako Gipuzkoako Txapelketarako sailkapena lortu zuen banakako lau estiloetako 200 metro proban.

Beste bi kide ere bestelako txapelketako gutxienekoak gertu izan zituzten. Ohian Matuteren kasuan, Euskal Herriko txapelketako 100 m. eta 200 m. bular probetarako markak. Iñaki Garcia, aldiz, Espainiako Alebinen Txapelketarako sailkapena lortzeko zorian egon zen 100 m. librean – 30 ehunekorengatik ez zuen lortu – eta bizkar estiloko 100 m. eta 200 m. probetan ere gutxi falta izan zuen. 

Alebinek otsailaren 11ra arte atseden duten arren, Gipuzkoako federazioak teknifikazio jardunaldia antolatu du larunbatean, Donostian. Iñaki Garcia, Oihan Matute, Ibon Elola eta Mario Amantegi kideek deialdia jaso dute.

Infantil, junior eta absolutu mailatako Buruntzaldea IKTko igerilariek ere hitzordu garrantzitsua izango dute Gipuzkoako txapelketa; sailkapenik lortzerik izan ez dutenek, aldiz, Gipuzkoako kopa lehiatuko dute.