Herritar ugari izan ziren Irisasi BTT Hotzak Akabatzen proban

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ots. 1a, 10:45
Lasarteoriatar taldeetako bat. Arg.: Irisasi BTT

Hamaikagarrenez Irisasi BTT Hotzak akabatzen proba ospatu zen Usurbilen. 500 bat pertsonek parte hartu zuten kirol jardueran eta horietako asko herritarrak izan ziren. Neguko giroari aurre eginez, Andatza mendiaren inguruan hiru ibilbide ezberdin egin zituzten partaideek: motza (22 km. eta +600 m.), ertaina (27 km. eta +935 m.) eta luzea (35 km. eta +1.150 m.). Bideaz eta lokatzaz ederki gozatu zuten guztiek. Irudi gehiago Irisasi BTTren facebook orrialdean ikusgai.