ESKUALDEA

40 Minutu Rock jaialdira joateko autobusa antolatu du Ernai erakundeak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urtarrilaren 31

Ernai erakundearen Buruntzaldeko taldeak autobusa antolatu du otsailaren 25ean 40 Minutu Rock elkartasun jaialdira joateko, Durangora (Bizkaia). Interesa duten lasarteoriatarrek Ilargi tabernara joan beharko dute izena ematera. Tiket bakoitzak 13 euro balio ditu eta Bizum bidez egin behar dute ordainketa erosleek, 620 62 75 53 telefono zenbakira.

Izena emateko gainerako herri eta tokiak hauek dira:

  • Andoain: Irunberri.
  • Hernani: Garin.
  • Usurbil: Aitzaga.