Euskal Herriko XIV. Mus Txapelketako kanporaketa ostiral honetan jokatuko dute, Xirimiri elkartean

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urtarrilaren 31

Gure herriko muslariek aukera aparta izango dute ostiral honetan euren abilezia erakusteko, Euskal Herriko XIV. Mus Txapelketako herriz herriko kanporaketan. Xirimiri elkartean izango da, 22:00etatik aurrera. Parte hartu nahi duten jokalariek ordu erdi lehenago joan beharko dute izena ematera. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu.