Erketz Euskal Dantza Taldeko kideek Santa Ageda bezpera ospatuko dute larunbat honetan. Jakinarazi dute Oriamendi plazan elkartuko direla, Ventanas Alcar dendaren alboan, 17:00etan. Herri erdialdean ariko dira aurrena, eta baserrietara joango dira gero, ohiturari jarraiki.