Kantuan eta makilekin lurra esnatzen ariko dira auzoan barrena, Joseba Tapia eta Iratxe Zelaia trikitilarien laguntzaz. Ondoren, Otegi sagardotegian bazkalduko dute. Aurten beteko dira 30 urte Zabaletako auzotarrak oles egitera irteten hasi zirenetik.
