Garraio publikoaren erabiltzaileek ez dute maskara jantzi beharko otsailaren 8tik aurrera

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urtarrilaren 26a

Herritar bat, Manttangorri hiribusera igotzen.

Espainiako Gobernuak iragarri du garraio publikoan maskara janztea ez dela derrigorrezkoa izango otsailaren 8tik aurrera, asteazkenarekin, COVID-19aren datu epidemiologikoak "oso egonkorrak" direla argudiatuta. Edonola ere, farmazia eta osasun zentroetan indarrean jarraituko du musukoa erabiltzearen neurriak.