EDUKI BABESTUA

'Komertzio txiki, herri handi' publizitate produktu berria TXINTXARRI-n

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urt. 26a, 12:32

Lasarte-Oriako komertzio, ostalari eta enpresa txikiek publizitatea jartzeko aukera izango dute, merke, hilabetean behin, bitan edo ostiralero.

Urte berria hasi dugu eta publizitate proposamen berri batekin gatoz. Komertzio txiki, herri handi deitu diogu proiektu berriari, herriko komertzio txikiek egiten baitute Lasarte-Oria handi. 2023a urte berezia izango da guretzat, urrian 30 urte beteko baititu gure aldizkariak! 

TXINTXARRI astekaria da Lasarte-Oriako erakusleiho ikusiena eta 8.300 ale banatzen ditugu etxe eta komertzio guztietan, DOAN. Ideia da TXINTXARRI-k herriko komertzio, ostalari eta enpresa txikiei bultzada bat ematea, eta horren bidez haiek gure proiektua finantzatzen laguntzea. Parte hartzen dutenen  datuak eta irudia erakutsiko ditugu TXINTXARRI astekarian (hilabetean behin, bitan edo ostiralero). Interneten ere presentzia egoteko aukera izango dute, KM0 GIDA KOMERTZIALEAN. TXINTXARRI-ren webgunean egongo da ikusgai urte osoan eta edozein gailutik kontsulta daiteke. Herriko denda, enpresa eta elkarteak bilduko ditu. Parte hartzaile bakoitzak edozein momentuan alda dezake informazioa eta produktuak jartzeko aukera ere izango dute.

Interesa dutenek gurekin jarri behar dute harremanetan, modu hauen bidez:

  • Helbide elektronikoz: publizitatea@ttakun.eus
  • Telefonoz: 943-37 14 48 (luzapena, 108) - 646 82 44 66
  • Bulegora etorrita: Geltoki kalea 4, behea