Otsailaren 13tik 24ra artekoa izango da herriko bi ikastetxetako matrikulazio epea

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urt. 25a, 10:40

Otsail erdialdean irekiko dute datorren ikasturterako matrikulazio epea herriko ikastetxeetako bik, Sasoeta-Zumaburuk eta Garaikoetxea Landaberrik. Herritarrek hilabete horretako 13tik 24ra izango dute inskribatzeko, bi egunak barne. Zentroek iragarri dute bilera informatiboak eta ate irekiak aurrera eramango dituztela.

Garaikoetxea Landaberrik ostiral honetan egingo du bilera informatiboa, hilak 27, 17:30ean. Jakinarazi du interesa dutenek izena eman behar dutela webgune honetan. Horrez gain, 943-37 06 62 telefono zenbakira hots egin dezakete. 

Bilera eta ate irekiak

Sasoeta-Zumaburuk ate irekien saio bat aurrera eramango du Zumaburu eraikinean, otsailaren 11n, larunbatarekin. 11:00etatik 13:00etara artekoa izango da. Lau egun geroago, bilera informatibo bat egingo du toki berean, 17:00etatik aurrera. 943-36 12 26 telefono zenbakia eta zentroaren webgunea jarri ditu herritarren eskura.