Miss Grand Euskadi-n lehiatuko da Aroa Sancho lasarteoriatarra

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urt. 24a, 17:31
Argazkia: Aroa Sancho Palomaren

Lasarte-Oriak ordezkaritza izango du ostiral honetan Bilbon ospatuko den Miss Grand Euskadi edertasun lehiaketan. Aroa Sancho Palomares herritar gazteak parte hartuko du bertan, eta gisa horretako txapelketa batean arituko den lehen aldia izanagatik, "urduri, baina ilusioz" dago. Azken prestaketa lanetan murgilduta dabilela kontatu dio TXINTXARRI-ri. Behin hitzordu garrantzitsua igarota izango dugu berarekin hitz egiteko aukera; orduan kontatuko digu zer-nolako esperientzia izan den. 

Miss Grand Euskadi lehiaketan parte hartuko duela ziurra da, baina lasarteoriatarrak herrikideen bozka eskatu du berriro, Instagram bidez zehazki, Miss Grand Spain txapelketako Live de oro-n azaltzeko. Beretzat "oso garrantzitsua" dela azpimarratu du. Instagramen sartu, @missgrandspain kontuan jarraitu eta Aroari buruzko bozketan baiezkoa eman behar dute, haien lehiakide gogokoena dela esanez. 24 ordukoa izango da bozketa hori.