Ekialdek ongi baliatu zituen Ostadarren akatsak garaipena eskuratzeko

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urt. 24a, 13:00

Euskal Ligako 2. mailako Ostadar Boleibol taldeak bigarren itzuliko lehen neurketa jokatu zuen Maialen Chourraut kiroldegian. Aurrez aurre Ekialde talde gasteiztarra izan zen

Gasteizen Asier Acuriolaren taldeak 3-1 irabazi zuen eta neurketa jokatu arte, sailkapenean aurretik zen Lasarte-Oriako taldea. Aurreikuspenen arabera emaitza etxekoen aldeko izan zitekeen, neurketa bestelakoa izan zen, ordea.

Lehen zatian, Ostadarrek akats ugari egin zituen eta horren ondorioz, gasteiztarrak nagusi izan ziren (10-25). 

Bigarrenean ere, neurketan sartzeko arazoak izan zituzten etxeko jokalariek eta saiatu arren, Ostadarrek ez zuen jokaldiak aldeko puntuan amaitzerik izan. Ekialde, ordea, sendo mantendu zen, akatsik ez zuen egin eta seta eraman zuen (18-25).

Azken zatian, Acuriolaren jokalariek hanka-sartzeak murriztu eta tantoak ederki borrokatu zituen. Tamalez, ezin izan zuen seta poltsikoratu (21-15) eta laugarren zatia jokatzera behartu. 

Acuriolak azaldu duenez, "Azken aldian dinamika negatiboa dugu. Jokalarien konfiantzan eragina izaten ari dela uste dut eta hori azken seta ez irabaztearen arrazoi izan daiteke". 

Jubenilak ederki

Gainerako taldeei dagokionez, kadete B eta infantilek atsedena izan zuten. Euskal Ligako taldeak Sestaon 3-0 galdu zuen eta kadetea A taldeak ere zorte bera izan zuen Toloboleiren aurka (1-3).

Jubenil mailan, aldiz, bestelakoa izan zen emaitza. Ostadarrek Toloboleiko gazteak 1-3 garaitu zituen.