Okendo Zinema Taldeak 'La maternal' filma emango du ostiralean

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urt. 24a, 09:00
'La maternal' filmaren sekuentzietako bat.

Hilabeteko bigarren zineforuma aurrera eramango du Okendo Zinema Taldeak ostiral honetan: La maternal filma proiektatuko du, 22:00etatik aurrera, kultur etxeko auditorioan. Sarrerek 6 euro balio dute eta aretoko leihatilan zein Kutxabank Sarrerak atari digitalean eros ditzakete herritarrek.

Fitxa teknikoa

Zuzendaria: Pilar Palomero. Gidoia: Pilar Palomero. Argazkia: Julian Elizalde. Ekoizleak: Inicia Films, BTeam Pictures, RTVE, TV3, Aragon TV, Movistar Plus+. Herrialdea: Espainia (2022). Iraupena: 122 minutu. Generoa: Drama. Aktoreak: Carla Quilez, Angela Cervantes, Jordan Dumes, Pepe Lorente, Olga Hueso, Ruben Martinez, Gal-la Sabate, Neus Pamies, Claudia Dalmau, Sheila Baños, Claudia Medina, Jamila Bengharda, Karol Ruiz-Tagle.

Asteburuan, emanaldi gehiago

Okendo Zinema Taldearen emanaldia ez da izango asteburuko bakarra, izan ere, udalak bi proiekzio programatu ditu iganderako. Kung food pelikula emango du 17:00etan, haurrentzat, eta El peor vecino del mundo helduentzat, 19:30ean. Sarrerek 4 eta 6 euro balio dute, hurrenez hurren.