Taula Xake Klubak garaipena erdietsi du Ligako lehen hitzorduan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urt. 24a, 11:45

Taula Xake Klubak Ligari hasiera ederra eman dio; Bidasoa Xake E taldea 3-1 irabazi du eta sailkapeneko seigarren postuan da, hiru puntu lortuta

Txapelketako bigarren jardunaldian, Irungo taldea izan da lehen bisitaria Lasarte-Orian eta gaztetasuna eta esperientzia batzen dituen laukoa ekarri zuen lehiara. 

Pablo Conde kapitainak, Marco Prieto, Jon Pereira eta Telmo Conde gazteek etxeko Jose Ignacio Echeverria, Juan Cruz Figueras, Alejandro Sanchez eta Juan Luis Varela izan zituzten aurrez aurre.

Erlojuak martxan jarri eta xakeko piezak taula gainean mugitzen hasi ziren. Jokaldiak ongi pentsatzeko astia hartzen zuten batzuetan aurkariek, bestea kinka larrian jartzeko asmoz.

Xake-mate edo aurkarien amore emateekin amaitu ziren partidak. Sanchezek izan ezik, herriko jokalariek Bidasoakoak gainditu zituzten.

Hurrengo jardunaldian, Zumaiara egingo du bidaia Taula Xake Klubak.