ESKUALDEA

Larunbaterako tiketak Ilargi tabernan eros ditzakete herritarrek

Ernai, Sortu eta LAB sindikatuak Buruntzaldeko II. Independentzia Eguna antolatu dute hilaren 28an, larunbatarekin, Hernanin. Egun osoko egitaraua prestatu dute, "independentzia aldarriak lau haizetara" zabaltzeko. Hitzordu horretarako tiketak Ilargi tabernan eros ditzakete lasarteoriatarrek.

EGITARAUA
  • 11:00etan, Biteri kultur etxean, Burujabetzak mugarri, independentziara bidean hitzaldia.
  • 14:00etan, Atsegindegin, herri bazkaria (txotx eta guzti) + Mexikortxo. Tiket eta kamiseta bana, 15 euroren truke.
  • 18:00etan, Gudarien plazatik abiatuta, manifestazioa, Bidea igarriz, independentziarantz! lelopean.
  • 20:30etik aurrera, Atsegindegin, kontzertuak: Pleura eta Arkada Social. Sarrerek 12 euro balio dute. Amaitu ostean, Garin tabernan DJ Atxuak RaZin ariko da.