
Makina bat ikasle joaten ziren Landaberrira autobus urdin honetan. Bolantean, noski, Juan Bereziartua. 'Juan txoferra' ezizenez ezagutzen zuten askok.
Notizia triste batekin hasi dugu astea: Juan Bereziartua hil da, 88 urte zituela. Urte luzez makina bat ikasle etxetik Landaberrira eta ikastetxetik etxera bueltan eraman zituen, bera izan baitzen txoferra. Lasarte-Oriako euskalgintzan ere gogotik aritu zen, Solaskide programan eta Ttakun Kultur Elkarteak antolatutako hainbat jardueratan, besteak beste, San Tomas azokako gaztainak prestatzen. Euskara elkarteko zuzendaritzako kideek eta langileek doluminak adierazi dizkiote familiari. Gaur arratsaldean egingo dute Juan Bereziartuaren hileta, San Pedro parrokian, 18:00etan.