Manuel Lekuona Kultur Etxera bertaratutako familiek Tomaxen abenturak taldearen "Bi ipuin" ikuskizunaz gozatu dute larunbat arratsaldean. Auditorioa utzi gabe, Muxi eta Tomaxekin batera liburutegira joan dira eta bi pertsonaiek "Ahatetxo itsusia" eta "Txanogorritxo" ipuinak aukeratu dituzte, euren erara antzezteko. Ohi bezala, umorez eta dantzaz betetako saioa izan da, eta gogotsu parte hartu dute ikusleek haiek eskatutakoan.