Urteko lehen Plaza Dantza saioa egingo dute igandean

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urt. 20a, 12:31

Plaza Dantza egitasmoko lagunek dantzan hasiko dute urtea; muxiko saioa egingo dute igande honetan, hilak 22, Okendo plazan. 12:00etan hasiko direla iragarri dute. Normalean, hilabete bakoitzeko laugarren igandean egiten dute dantzaldia. Entseguak, aldiz, astero, astearteetan, Sasoeta LHko gimnasioetan, 20:00etatik aurrera. Hortaz, egitasmoan parte hartu nahiko lukeen herritarrik bada, prestaketa saioetara joan beharko luke, edo honako telefono zenbakira deitu; 695 78 53 89.