Kirol abonuak eguneratzeko kanpaina martxan jarri du udalak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urt. 19a, 15:15

Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuak abonuen eguneraketa egiten ari dela jakin arazi du. Hori dela eta, bazkideei euren abonamendua indarrean dagoela egiaztatzeko eskaera egin die.

Era berean, moldaketarik egin behar duten erabiltzaileei Kirol Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko deia ere egin die.

Abonuen urteko kuota honakoa da: Familiarra, 260 euro; 18 urtez gorako tarifa, 171 euro eta adin txikikoena, aldiz, 107 euro.

Izapideak gauzatzeko erabiltzaileek 943-37 61 82 telefonora deitu, kirolak@lasarte-oria.eus helbide elektronikora idatzi edo Maialen Chourraut kiroldegiko bulegora hurbildu behar dute. Bulegoko ordutegia astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara da; asteazken arratsaldetan ere irekia dago, 17:00etatik 19:00etara.