Real Sociedad Super Kopako finalean da

Alejandra Bernabe eta Franssi, gola ospatzen. Arg.: Real Sociedad.

Iraia Iparragirre herritarra kide duen Real Sociedad taldeak Super Kopako finalerako txartela eskuratu zuen atzo. Natalia Arroyok zuzentzen duen taldeak Sporting de Huelva 1-0 (Alejandra Bernaberen gola) garaitu zuen lehiaketako finalerdian. Urtarrilaren 17tik 22ra jokatzen ari da Super Kopako txapelketa Extremadurako hiriburuan, Meridan. Igande eguerdian, finalari aurre egingo dio talde txuri-urdinak. Aurkaria gaur jakingo du; FC Barcelona eta Real Madrilen arteko neurketa 18:30ean hasiko da.