'Bretxa 1813, Donostiako sutea' ikuskizunean parte hartu dute LOZETeko zenbait kidek

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urt. 25a, 10:49

Argazkiak: Mikel Legaristi

'Bretxa 1813, Donostiako sutea' ikuskizunak hartu du berriki Donostiako Victoria Eugenia Antzokia eta bertan parte hartu dute Lasarte-Oriako Zezensuzko eta Erraldoi Taldeko hainbat kidek; zortzik zehatz-mehatz.  

Antzeztu dute 1813. urtean Donostia suntsitu zuten soldaduen istorioa. LOZETeko kideek azaldu dute "sekulako arrakasta" izan duela obrak, hainbesterainokoa, ezen martxoaren 4an beste emanaldi bat egingo duten Bergaran. Horrez gain, jakinarazi dute zuzendariak baduela Euskal Herriko antzokietara eskaintza egiteko asmoa. Ikuskizuna Toti Martinez de Lezea idazle entzutetsuaren Bretxa lana oinarri hartuta sortu du Bergara Antzerki Musikala elkarteak.