Euria eta hotza egin arren, errugbilari txikiek euren onena erakutsi zuten

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urt. 17a, 15:45

Errugbi eskolen topaketa izan zen hilaren 15ean, igandearekin, Michelin Kirol gunean. Etxeko Beltzak errugbi eskolako kideek Bera Bera, La Unica, Hernani, Atletico San Sebastian eta Zarautzeko gaztetxoen bisita jaso zuten. Hotzari aurre egiten lehenak, 12 urtez azpiko taldeak izan ziren. Plakaje, mele eta lasterketa ederrak egin zituzten euripean entsegu marrara iritsi nahian. Eskoletako 10 urtez azpiko txikiek ere euren trebezia erakutsi zuten. Aurkariei iskin egin ostean, ugariak izan ziren gaztetxoek lortutako entseguak. Amaitzean, guztiek ederki gozatu zuten Beltzak RTko betenaroek prestatutako hirugarren denboraz.