Bederatzigarren urteurrena ospatzeko, lokala inauguratuko du ELOPek

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urtarrilaren 17a

2019ko udal hauteskundeetarako lokala Blas de Lezo kalean izan zuen ELOPek.

Larunbat honetan, hilak 21, hauteskunde urteari ekingo dio Elkarrekin Lasarte-Oria Podemos alderdiak. Bederatzigarren urteurrena ospatzeko, lokala inauguratuko du Zumaburu kalean, 5. zenbakian. Alderdiko kideek militante eta jarraitzaileak gonbidatu dituzte ekitaldi horretara; 11:00etan hasiko da. Era berean, maiatzeko udal bozetako zerrendako kideak ezagutaraziko dituzte.

Lasarte-Oriako alkategai Miguel Angel Tolosa eta Podemos Euskadiko diputatu eta bozeramaile Pilar Garridok parte hartuko dute ekitaldi horretan. Elkarrekin Lasarte-Oria Podemosek nabarmendu du "funtsezkoa" izango dela 2023a, bere proiektua jarraitzaile eta militanteekin sendotzeko.