Errege Kopako partidurako tren zerbitzua indartuko du Euskotrenek

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urt. 17a, 08:00

Mallorcaren aurka jokatuko du gaur Realak, Errege Kopako final zortzirenetan. Reale Arena futbol zelaira joateko asmoa duten lasarteoriatarrek ohi baino tren gehiago izango dituzte partida amaitu ostean herrira itzultzeko, Euskotrenek jakinarazi duenez. "Luzapena edo penaltiak badaude, ibilgailuak geroago irtengo dira". 

Euskotrenen hitzetan, zerbitzu berezia eskaintzearen arrazoi nagusia "bidaiarien erosotasuna bermatzea" da, eta, aldi berean, bidaiariak tren batean baino gehiagotan banatzea. Gogorarazi du "derrigorrezkoa" dela barruan maskara jantzita eramatea.