Real Sociedadek ezin izan du aurrera egin Erreginaren Kopan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urt. 12a, 13:30
Erreginaren Kopako neurketako irudia. Arg.: Real Sociedad.

Iraia Iparragirre herritarra kide duen Real Sociedad taldea Erreginaren Kopako final-zortzirenetan kanporatua izan da. Atletico Madrilen aurka jokatu zuen talde txuri-urdinak neurketa atzo, Zubietan. Nahiz eta Realak norgehiagoka irabazteko meritu nahikoak egin, madrildarrek ongi probestu zituzten aukerak eta 0-2 gailendu ziren. Kopa atzean utzita, Liga eta Superkopa dituzte orain buruan Natalia Arroyo eta bere jokalariek.