Gabonetako V. Areto Futbol txapelketan ederki gozatu dute gaztetxoek

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urt. 12a, 09:00
Gabonetako Areto Futbol txapelketan parte hartu zuten taldeen argazkia. Arg.: Eguzki AF

Michelin kirol guneko zein Maialen Chourraut kiroldegiko areto futbol pistan ere giro ederra izan zen azken bi asteetan. Hiru mailan banaturik – benjamin, alebin eta infantil – hamasei talde finalean egoteko lehiatu ziren eta hilaren 7an, larunbatarekin erabaki ziren txapeldunak. Lehia estua izan ikusi ahal izan zuten harmailak bete zituzten ikusleek

Benjamin mailako finalak eman zion hasiera jardunaldiari. Andoain Team eta Superlagunak taldeak izan ziren aurrez aurre eta azken horiek lortu zuten garaipena (5-6).

Alebin mailan, Altzako lagunak eta Bayern Lasarteren arteko neurketa izan zen eta Bayernek eraman zuen saria (3-4).

Azkenik, infantilen mailan, Real Lasarte eta Porrusitos taldeek jokatu zuten euren finala. Real Lasarte 5-2 gailendu zen.