Buruntzaldea IKTko Garazi Etxeberriak eta nesken taldeak Hernani Saria eskuratu zuten

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urt. 12a, 09:45
Buruntzaldea IKTko igerilariak, eskuratutako sariekin. Arg.: Buruntzaldea IKT.

Hernaniko XXIV. Saria lehiatu zuten Buruntzaldea IKTko infantil, junior eta absolutuek, hilaren 7an. Hernani, Taosa, Zarautz eta Fortuna taldeetako igerilarien aurka izan ziren nor baino nor taldeko kideak, primeran aritu ziren igerian eta horren erakusle Garazi Etxeberriak irabazitako txapela, taldeak eskuratutako garaikurra, zazpi domina eta hamar marka pertsonal berri izan ziren

Lehiaketan 100 metroko edozein estiloetako proba batean hartu behar zuten parte igerilariek eta horretaz gain, denek lau estiloetako 100 metroko proba. Buruntzaldea IKTko gazteak estilo ezberdinetako lehen postuetan izan ziren bakarka. Garazi Etxeberriak 100 m. libre eta 100 m. lau estilo probetan eta Miren Sarobek 100 m. tximeletan podiumaren gorenera igo ziren. Sarobe berak estilo lehiako bigarren postua lortu zuen; Saioa Elola eta Unai G. Somovillak, aldiz, 100 m. bizkar eta 100 m. bular saioetan jantzi zuten zilarra. Somovillak brontzea eskuratu zuen ere lau estiloko proban.

Igerilariek egindako jarduna kontuan izanik, Hernaniko XXIV. Sariaren irabazlea FINA Taularen arabera erabaki zen eta taldeko  bi kide izan ziren lehen bi postuetan; Garazi Etxeberriak eraman zituen kopa eta txapela 1.206 punturekin eta Miren Sarobe izan zen bigarren (841 puntu).

Emakumezkoen taldekako saria  ere lehiatua izan zen. Buruntzaldea IKT eta Fortunaren arteko borroka jardunaldiko azken proban jokatu zen, 4x50 m. libre erreleboan. Miren Sarobe, Saioa Elola, Alba Escribano eta Garazi Etxeberria kideek errelebo "polita" egin zuten taldeko arduradunen iritziz. 29 segundoetatik behera egin zituzten lehen eta azken postei esker, 01.58, 03 marka eta garaipena erdietsi zuten. 

Garaikur eta dominez gain, igeriketa taldeko hainbat kideek marka pertsonalak berritu zituzten:

  • Miren Sarobe:  100 m. tximeleta, 01.16,00; 100 m. lau estilo, 01.12,59 eta 50 m. libre, 28.80. Azken marka hori 4x50 m. libre erreleboko lehen postan egin zuen.
  • Garazi Etxeberria: 100 m. libre, 59,22 eta 100 m. lau estilo, 01.07,13.
  • Alba Escribano:  100 m. bizkar, 01.28,68 eta saio bereko 50 metroko pasean, 43,45.
  • Nora Miguelez: 100 m. tximeleta, 01.39,50 eta 100 m. lau estilo, 01.35,72.
  • Amaiur Iparragirre: 100 m. tximeleta, 01.39,53.