Euskarari omenaldia egin diote, umoretik

Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak omenaldi polit eta umoretsua egin dio euskarari, urte berriari ekin diogun honetan, esketx baten bidez. Horretan parte hartu dute, besteak beste, Intza Alkain herritarrak eta Ttakun Kultur Elkarteko lankide ohi Xabier Matxain añorgatarrak.

"Korrika, Euskaraldia, Durangoko Azoka, Bertso Finala… Euskaltzalerik bizirik geratu al da? Bai, bagera! Eta 2023an ere bizirik, umoretsu eta ilusioz jarraituko dugu gurean", mezua zabaldu dute Bagerako lagunek.