Atsobakarreko kirol proiektua eta Basaundiko birgaitze egitasmoa hizpide izango dituzte biharko udalbatzarrean

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urt. 11a, 10:46

Ohiko saioa egingo du bihar udal korporazioak, 18:30etik aurrera. Besteak beste, Atsobakarreko kirol instalazio eta atletismo pisten obrak esleitzeko proposamena landuko dute. 

Hauxe izango da aurtengo aurreneko udalbatzarreko gai zerrenda:

  1. 2022ko azaroaren 24an eta abenduaren 15ean egindako bilkuretako aktak onartzea.
  2. 2021eko ekitaldiko aurrekontuaren kontu orokorraren onespena.
  3. Atsobakarreko kirol instalazio eta atletismo pisten obren esleipen proposamena.
  4. Basaundi auzoan etxebizitza eraikinak birgaitzeko jabetza erkidegoei nahiz zaurgarritasun egoeran dauden partikularrei dirulaguntzak emateko oinarriak onestea.
  5. Basaundi auzoko bizitegien birgaitze energetikora begira, jabetza erkidegoei zein zaurgarritasun egoeran dauden norbanakoei dirulaguntzak emateko oinarriak onartzea, ED 853/2021-en 1.1 programa aplikatuta.

Ohi bezala, bere YouTube kanaletik zuzenean emango du udalbatzarra udalak.