Presa eta Goenaga herritarrak Juan Muguerza Nazioarteko krosean lehian izan ziren

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urt. 10a, 14:47
Jon Presa Herranz, herritarra aldapa igotzen. Arg.: Barren.

Hilaren 8an, Juan Muguerza nazioarteko krosa jokatu zen Elgoibarren. Euria, eta lokatzari aurre egiteaz gain, maila handiko lasterketariekin lehian izan ziren hiru lasarteoriar. Aloña Mendi taldeko Jon Presa Herranzek absolutu mailako lasterketan parte hartu zuen. 10.796 metroko ibilbidea osatu eta helmugan 39.55 marka egin zuen. Zumeatarra taldeko Unai G. Somovilla ere irteera puntuan izan zen, baina ez zuen proba amaitu. 20 urtez azpiko mailako proban, aldiz, (6.624 m.) Unax Goenaga Sarobe gaztea izan zen. Euskadiko Selekzioaren izenean lehiatu zen eta helmugan 24.25 egin zuen.

Unax Goenaga herritarrak Euskadiko Selekzioaren izenean parte hartu zuen. Arg.: Barren.