Urtarrileko nahiz otsaileko eskaintzaren berri eman du KZguneak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urt. 11a, 12:35

Zeinbait ikastaro prestatu ditu KZguneak urteko aurreneko bi hilabeteetara begira. Sasoeta auzoko Jaizkibel plazan du egoitza, Gaztelekuaren barruan, eta bertara joan nahi dutenek aldez aurretik hartu behar dute hitzordua, 943-02 36 60 telefonora deituta edo KZgunearen webgunearen bidez. Beharrezkoa da zentroko erabiltzaile izatea.

Jaizkibel plazako 14. zenbakian dagoen aretoa 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara dago zabalik, astelehenetik ostiralera. Hauxe da urtarrilerako zein otsailerako prestatu duten eskaintza:

Urtarrileko ikastaroak

Ikastaroa Eguna (k) Ordutegia Iraupena Hizkuntza
Ofimatika tresnak: LibreOffice (aurrez aurrekoa) 2023/01/18 - 2023/01/31 18:00etatik 20:00etara 20 ordu Gaztelania
Google-ren aplikazioak zure sakelako telefonoan 2023/01/19 - 2023/01/31 09:00etatik 11:00etara 18 ordu Gaztelania

Otsaileko ikastaroak

Ikastaroa Eguna(k) Ordutegia Iraupena Hizkuntza
Sakelako telefonoak eta tabletak. Android gailua erabiltzen ikasi 2023/02/01 - 2023/02/09 11:00etatik 13:00etara 14 ordu Gaztelania
Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin 2023/02/01 - 2023/02/10 18:00etatik 20:00etara 16 ordu Gaztelania
Google-ren aplikazioak zure sakelako telefonoan 2023/02/10 - 2023/02/22 11:00etatik 13:00etara 18 ordu Gaztelania
Atera argazkiak zure sakelako telefonoarekin 2023/02/13 - 2023/02/14 18:00etatik 20:00etara 4 ordu Gaztelania
Argazkiak editatu zure sakelako telefonoarekin 2023/02/15 - 2023/02/16 18:00etatik 20:00etara 4 ordu Gaztelania
Musika aplikazioak zure sakelako telefonoan 2023/02/17 11:00etatik 13:00etara 2 ordu Gaztelania
Mekanografia 2023/02/20 - 2023/02/24 18:00etatik 20:00etara 10 ordu Gaztelania
Android-en mantentze lanak: luzatu zure gailuaren bizitza 2023/02/23 - 2023/02/24 11:00etatik 13:00etara 4 ordu Gaztelania
Editatu argazkiak sakelako telefonoarekin 2023/02/27 - 2023/02/28 11:00etatik 13:00etara 4 ordu Gaztelania