'La Boheme' opera klasikoaren emanaldi digitala egingo dute gaur

Danok Kide elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak opera proiekzioekin jarraituko dute aurten. Giacomo Puccini konpositore italiarraren La Boheme lan klasikoaren emanaldi digitala aurrera eramango dute gaur, 19:00etan. Sarrerek 7,5 eta 9 euro artean balio dute eta kultur etxeko leihatilan zein Kutxabank Sarrerak atarian eros daitezke.