ERREGE MAGOAK

Errege Magoei idatzitako eskutitzak jaso dituzte pajeek eguerdian

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urt. 5a, 13:14

Gaur iritsiko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar Lasarte-Oriara. Urtero bezala, Megaba elkartea arduratu da ongietorria prestatzeaz, udalarekin elkarlanean. 12:00etarako, pajeek haurren eskutitzak jaso dituzte Okendo plazan, hiru erregeak Atsobakar egoitzako egoiliarrak bisitatzera joan diren bitartean. 

Errege Magoen irudia zekarten orriak margotzen aritu dira etxeko txikiak, trebetasun handiaz denak ala denak. Zirrara aurpègia sumatu ahal izan zaie horietako askori, erregeen pajeengana gerturatu, eta eskutitzak eman dizkietenean. Opari gisa zer eskatu duten ere kontatu diete, eta, ordainetan  goxokiak jasota, poz-pozik itzuli dira senide edo lagunen ingurura. 

Bazkalostean, Ama Brigitarren komentuan izango dira Errege Magoak, haurrei harrera egiten, 15:30etik 17:00etara, eta ordu erdi geroago hasiko da kabalgata, Oria auzoko Zirkuitu ibilbidetik. Okendo plazan bukatuko dute, hitzalditxo batekin.