Kirol instalazioen aurtengo egutegiaren berri eman du udalak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urt. 4a, 13:53

Lasarte-Oriako Udalak berak kudeatzen dituen kirol instalazioen egutegiaren eta ordutegien berri eman du. Ez du moldaketa aipagarririk egin. Michelin kirol gunea nahiz Maialen Chourraut kiroldegia itxita egongo dira bihar arratsaldean eta etzi, egun osoz.

Maialen Chourraut kiroldegia itxita egongo da egun hauetan:

  • Urtarrilak 1, 5 (arratsaldez) eta 6
  • Maiatzak 1
  • Ekainak 28 eta 29
  • Uztailak 30 eta 31
  • Abuztuaren 1etik 13ra, bi egunak barne
  • Abenduaren 24a, 25a eta 31

Michelin kirol gunea itxita egongo da egun hauetan:

  • Urtarrilak 1, 5 (arratsaldez) eta 6
  • Apirilaren 6tik 10era, bi egunak barne
  • Maiatzak 1
  • Ekainak 28 (arratsaldez) eta 29
  • Uztailak 2, 9, 16 eta 23tik 31ra, bi egunak barne
  • Abuztuaren 1etik 6ra eta 13, 20 eta 27
  • Azaroak 1
  • Abenduak 8, 24, 25 eta 31

Neguko ordutegia, indarrean

Bestalde, udalak gogorarazi ditu nolakoak diren instalazioen neguko nahiz udako ordutegiak. Lehena dago indarrean uneotan, ekainera arte. Hala, Maialen Chourraut kiroldegia 07:00etatik 22:00etara dago zabalik astegunetan, 09:00etatik 20:00etara larunbatean eta 09:00etatik 13:00etara igandeetan. Igerilekua, berriz, 07:00etatik 12:30era eta 14:00etatik 21:30era astegunetan, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara larunbatetan, eta 09:00etatik 13:00etara igandeetan zein jaiegunetan. Azkenik, bulegoko ordutegia 09:00etatik 13:00etara artekoa da astelehenetik ostiralera, eta asteazken arratsaldeetan ere zabalik dago, 17:00etatik 19:00etara.

Bestalde, Michelin kirol gunea 15:30etik 22:30era irekitzen dute astegunetan, 09:00etatik 20:00etara larunbatetan eta 09:00etatik 13:00etara igande eta jaiegunetan. 

Uztailean, udako ordutegia

Udako ordutegia uztailean hasiko da eta moldaketa batzuk egingo ditu udalak. Esaterako, Maialen Chourraut kiroldegia 07:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 22:00etara irekiko dute astegunetan, eta 09:00etatik 14:00etara asteburuetan nahiz jaiegunetan. Igerilekuaren ordutegia ere murriztu egingo dute: 07:00etatik 12:30era eta 16:00etatik 21:30era astegunetan, eta 09:00etatik 14:00etara asteburu eta jaiegunetan. Bulegoko langileek 10:00etatik 12:30era artatuko dituzte herritarrak, astegunetan.

Michelin kirol guneko ordutegia hau izango da: 10:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 22:00etara astegunetan eta 09:00etatik 13:00etara larunbatetan. Igandeetan itxi egingo dute.