Hilaren 13an kaleratuko dugu hurrengo aldizkaria

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urt. 4a, 09:00

Urte berri on, zer moduz? Eguberriez gozatzen ariko zaretela espero dugu. Hasi da 2023a, eta ekin diogu lanari guk ere, hurrengo aldizkaria prestatzen. Ostiral hau jaieguna izango denez, hilak 6, urte berriko aurreneko agerkaria datorren astean kaleratuko dugu, hilaren 13an. Bien bitartean, gogoratu www.txintxarri.eus atarian izan dezakezuela gure herrian gertatzen denaren berri.