Larunbatean Bilbora joateko deia egin du Lasarte-Oriako Sarek

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urt. 2a, 10:00

Etxera bidea gertu lelopean, Sare Herritarrak manifestazio nazionala egingo du larunbat honetan, Bilbon. Hitzorduarekin bat egin du Lasarte-Oriako Sarek, eta jakinarazi autobusa antolatu duela: 15:00etan aterako dira Tajamar biribilgunetik. Izena eman nahi dutenek Ilargi eta Artizar tabernetara joan beharko dute, "lehenbailehen". Horrez gain, lasartekosare@gmail.com helbide elektronikora idatz dezakete.